Blog

Jone Loizaga: “Barra barruan, emakumeen irudia gehiegi baloratzen da”

Fuente: Deia

Hamasei urterekin hasi zen zerbitzatzen eta, ordutik, burubelarri dihardu irribarre batekin kopak prestatzen. Bilboko Pacífico jatetxeko barran aurki dezakezu

ANE ARALUZEAREN ELKARRIZKETA – 2015(e)ko urriaren 17a, larunbata – 06:03etan eguneratua

copas_31597_1 Jone Loizaga: “Barra barruan, emakumeen irudia gehiegi baloratzen da”

Jone Loizaga (Oskar Martínez)

BILBO – Koktelgintzan murgiltzeko sena aspaldi zuen Jone Loizagak (Sopela, 1986). Ez zuen espero, baina, ia bere lehen saiakerarekin, txakolinarekin egindako Bilbo Rose sorkun-tza originalarekin, Bizkaiko XXIX Barman txapelketa irabaztea.

Zure kasuan, bokaziozkoa da zerbitzatzea?

-Ikasten ari nintzen bitartean nire dirua eduki nahi nuelako hasi nin-tzen. Ostalaritza ikasi nahi nuen arren, azken unean beste gauza bat egitea erabaki eta Hizkuntza Modernoak eta Kudeaketa ikasi nuen unibertsitatean, nahiz eta ostalaritzan jarraitu dudan.

Atzerrian ere ibili zara hainbat urte.

-Bai, Belfasten bukatu nuen gradua eta lau urtez egon nintzen.

Barra atzean ezberdintasun kultural asko nabarituko zenituen.

-Bai, orokorrean, tabernetan jendeak patxadarekin eskatzen du garagardo bat; hemen, berriz, jendea aztoratuta dator, batez ere ostiral arratsaldeetan. Egia da ere Guinness bat ateratzeko hiru bat minutu behar direla, bi txandatan botatzen delako. Eta zerikusia izan dezake, baita, haiek taberna barruan arratsalde osoa ematearekin.

Patxadazalea zara, orduan.

-Asko baloratzen dut trago bat ondo prestatzea, diferentzia handia suposa dezake eta.

Etorkizunean ere barra atzean ikusten duzu zeure burua?

-Bai, baina era berean nire bizitza profesionalean aurrerapausoak ematen jarraitzea espero dut. Ez beti barra atzean, baina bai lokalen bat kudea-tzen edo enpresa handi batentzat lan egiten. Dena dela, nahiz eta aurrerapausoak eman, ez dira sustraiak galdu behar: nahiz eta leku bat kudeatu eredu izaten jarraitu behar duzu.

Zerbitzarien mundua nahiko maskulinoa da, batez ere maila profesionalean. Nola konpondu zara zure bidea zabaltzeko?

-Zentzu horretan ez dut arazo handirik izan. Baina bai nabari dut gero eta gehiago irudia baloratzen dela barra atzean lan egiteko, batez ere emakumeengan. Leku askotan uste da gizonezkoak direnez gehien edaten dutenak emakumeak behar direla zerbitzatzeko.

Emakumezkoak diren sumillerrak arazoak izaten omen dituzte zenbait gizonezkoei ardoren bat gomendatzeko orduan.

-Ardoaren mundua bai bada maskulinoagoa. Lan egin dudan zenbait lekutan ardoa beti zerbitzatu behar zitzaion lehenengo gizonari, berak dastatu zezan. Orain lan egiten dudan jatetxean galdetu egiten dugu nork dastatuko duen ardoa.

Bizkaiko ‘barman’ hoberena izendatu zaituzte berriki, zelan hartu duzu?

-Lehen aldiz aurkeztu naiz eta batez ere ikastera joan naiz. Hiru aste egon naiz entseatzen, zaporeak probatzen, aldaketak egiten… oso pozik nago emaitzarekin. Aspaldi neukan koktelgintzan murgiltzeko gogoa.

Nahiko ezezagunak dira txakolinak ematen dituen aukerak.

-Egia esan aurretik ez dut txakolinarekin egindako koktelen berririk izan. Baina modan jartzen ari dira ardoarekin egiten diren koktelak, eta, zentzu horretan, txakolinak bere lekua izan dezakeela uste dut. Fruituekin nahasteko aukera asko ematen ditu.

‘Bilbo Rose’ izena jarri diozu garaipena eman dizun koktelari, zein ezagurri duela esango zenuke?

-Nahiko freskoa eta edateko erraza da, alkohol asko ez daramalako. Erabilitako txakolina, Munetaberri, Bilbon egiten den bakarra delako jarri nion daukan izena. Nire koktelak pasioaren fruitua ere badarama eta horrek kolore berezia ematen dio.

Lehiaketan ere kalimotxoa duin-tzeko aldarrikapena egin zen.

-Kalimotxoarekin prestatutako koktel bat proposatu zuen partaideetako batek, ginebra pixka batekin eta mahats zuku batekin. Oso gozoa iruditu zitzaidan, gin-tonic bat bezalakoa zen baina kalimotxo moduan. Kalimotxo gourmet batentzat lekua eta publikoa egon daitekeela uste dut.

Pacífico jatexean zabiltza gaur egun, zer nolako janaria zerbitza-tzen duzue?

-Itsasontzi baten dekorazioa dauka jatetxeak eta pazifiko ozeanoan biltzen diren kulturetako janariak eskaintzen dira, batez ere mexikarra eta peruarra. Bi sukalde ezberdin daude, eta batak cevicheria bezala funtzionatzen du. Ekainean zabaldu zen eta ordutik hona badirudi jendeak ezagutu egin duela eta askok errepikatu egiten dute. Astelehenetik aurrera, gainera, menua jarriko dugu.

Jatetxean zure koktela dastatzeko aukerarik egongo da?

-Hilabete honetan kartan berriztapen bat egingo dugu eta Bilbo Rosedastatzeko aukera egongo da.

Compártelo:

Deja un comentario

Scroll to top

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies